XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...); ots,
Liburu ortan Eliz asiberriaren edestia ematen zaigu laburki; Kisto zeruetara ondoan, lurrean gelditu ziran ikasleen Eliza eraikitzeko ukan zituten lanak.
Agindu zitzaienez,
Artean saltzaillearen utsunea bete zuten AMABIEN taldea osotzeko, ta Goteuna su-mii iduripean berenganatu zitzaieneko, or hasi ziran Kisto'ren irakaspen berria orduko mugak barna edatzen.
Goteunez beterik zebiltzin gizon iainkotiar aien itz beroetara gizoste ta erriak ere samaldan zetozten Eliza berria antolatzera.
Bañan, zenbat ibillera eder, zenbat atsekake, zenbat istillu ukan zituten Bidali ta aien ikasleek!.
Egia esan, edestitxo au ez da bear bezin ezaguna kristauen artean, batez ere euskaldunen artean.
Beti esan oi da gure erritarrak sinistun dirala, aien sinismena ordea, ez dala bear bezin sendoa, liburu deunen ezaguerarik urrienean bizi diraloko.
Ondore kaltegariak ekarri oi ditu sinismen itsu orrek, iñolako argitasun gabeko sinismen karsoil ta erantzi orrek.
Gure errialdeetako giro elizkoitik ez ain elizkoietara aldatzen diraneko, euskaldunek
Gertakari au oituegia da ez bakarrik euskaldun ez-iakin eta alotzetan, baita iakitun eta erdi-landuen artean ere, oien fedea, maiz, ondar gainean iaso etxea bezelatsu dalako.
Ain zuzen, Zaitegi iaunak, aipatu liburuak dakazkin berriak, iakintsuki azaltzen dizkigu, iakin-zale zorrotzenaren naikariak gonburutzeko lain.
Aurrera baiño len, ikus dezagun liburu iori onen mamia, iraizean badare.
Leenik, idazle ugariak, sarrera gisa, idaztiño onen egillea nor izan zenentz gur bilki eztabaikatu ondoren, Luka ebangelari deuna izan zala iakintza arauz sendetsirik uzten digu.
Egi ori baiesteko Eliz-Guraso zaarren aitorrak artzen ditu, Irene deunagandik asita.
Ondoren barneago sartzen zaigu;
Bakoizka arakatzen ditu Luka deuna egille izan zula sendetsi desaketen esakerak; irugarren
Orrezkero banaka zaratzen ditu Luka'ren idaztiño'ko 24 atalak egoki sailkatuz.
An ageri zaizkigu lenengo orrialdeetan, Ierusalengo Mandio artan, Amabiak, Emakume gurenak eta ikasle samalda Goteunaren zai.
Eundaz biltzen omen ziran, Kisto'k Agindutakoaren aiduru.
Pentekoste egunean bertan, Kepa buru, bidaliak oro Goteunez gañezka Ierusalem'eko kale ta zeietan barreiatzen dira
Orra
Urrengo atalean Eliza Yerusalemdik alde
nola zabaltzen dan erakusten digu Samari, Lida, Yope ta beste errialde batzuetan.
Aipatu erriak ez zeuden Yerusalen'dik aldenduegi.
Ementxe agertzen zaigu lenengoz Saul iudar zintzo ta kristau berrien iazarlea; zerbait aurreratxoago, bidali aundiena izango zan onen onbideratzea ematen digu.
Atal au, Saul'en onbideratzea alegia, irakurgarrienetarik duzute.
Urrengo ataletan Paul Deunaren lau bidaldiak
eta
Paul deunaren ibillaldietan, ain zuzen, len-Elizaren bizi osoa ardatzaren inguru bezela dabil, baita alderdi guztietako ikasle, bidali ta kistar berri oro ere.
Ez da arrigarri: Luka'k, Paul'en ikasle izaki, bere irakaslearen ibillera guztiak zeatz meatz azaltzen ditu, beste bidalienak baiñon areago.
Benetan xuspergarriak Paul'en bidaldiak!.
Palaistina utzita, or ageri zaizkigu Paul eta Tiberiade ertzeko arrantzale ez-iakin eta alotz aiek Kistoren Berria bipilki zabaltzen Atenai.
Erroma eta orduko mundu ezagutuaren mugarteko iakintsu eta ez-iakin oroen artean.
Idazlana borobillago ta beteago zedin ez dio bere buruari nekerik ukatu idazle argiak.
Zaitegi'ren
Ortarako izkera iakintsu geienetan egin liburuak begipean izan ditu.
Alare aien esanak erkatu ta aztatuz, bere esatekoak ere ukan ditu idazle argiak, benetako iakintza-lan bati dagokionez.
Liburua barna gai auek ikertu dituten idazle aundienen izenak arkituko dituzu, atxiñako ta oraingo.
Ez bakarrik exegesis eta textuaren baiespenali buruz, baita gaurko edestilarien arteko auziei buruz ere.
Idazteunak sarri izan dira artu-erabilliak iakintsu otsezko gizonen luma muturretan, batzu sinistun bestetzu sinisgabe ta arrazoizale.
Zenbaitek; Itun Berriaren zindotasuna ere ukatu dute, bañan egun liburu onen zindotasunik ezin diteke uka.
Ala erakusten digu Zaitegi'k Harnak eta beste iakintsu aundien esanak bere burupidearen sendogarri ekarki.
Egun gizon ez iakina bear du Liburu deunen zindotasuna ukatzeko, Itun Berriarena batez ere.